Ainhoa Larrañaga «Go! Azen»

Nuestra representada Ainhoa Larrañaga ha sido una de las protagonistas de la serie de éxito en Euskadi «Go! Azen»

Página Ainhoa Larrañaga https://www.marcogadei.com/ainhoalarranaga/

Ainhoa Larrañaga ShowReel ( Updated 2019 ) from Marco Gadei on Vimeo.

Euskal Telebistak Go!azen 5.0 izango zela iragarri zuen aurreko denboraldiko arrakasta ikusita. Grabaketak 2018ko udan burutu zituzten, eta emisioa berriz 2018ko azaroaren 16an hasi zen. Aurpegi berrien artean Iker Villa abeslaria eta Itziar Urretabizkaia aktorea daude, besteak beste. Xabi Solanoren laguntza izan dute musikarekin, eta telesailerako bi kanta propio konposatu ditu: «Basakabiko atarian», lehen atalean abestu zuten lehen kanta; eta «Kulunka goxoan», denboraldiko azken atalean Iholdi Beristainek eta Beñat Iturbek abestua.[13]

Denboraldian zehar jorratuko diren gaiei dagokienez aurrekoetan baino gai pisutsuagoak landuko direla adierazi dute zenbait aktorek, hala nola bullying-a edo homosexualitatea.[14] Jabi Elortegi zuzendariaren hitzetan «Euskal Herriko kaleko bizitzaren ahaide izaten» saiatuko dira, eta jorratuko diren beste gai batzuk sakeleko telefonoaren erabilera zein sare sozialen arriskua izango dira.[15]

Denboraldiko azken atalaren aurrestreinaldia eskaini zuten otsailaren 14an Hendaian, telebistan emititu baino egun bat lehenago, Seaskaren 50. urtemugaren harira. Sarrerak agortu egin ziren, eta ekitaldian zenbait aktorek parte hartu zuten.[16]

2019ko urtarrilaren 25ean zabaldutako bideo batean Ainhoa Larrañagak bere azken denboraldia izango zela eman zuen aditzera. 2019ko otsailaren 14an Gure Kasa saiora Ainhoa eta Maria Redondo joan ziren gonbidatu, eta beste zenbait aktorek ere ez zutela hurrengo urtean jarraituko esan zuten. Otsailaren 15ean, denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago euren Instagram kontuetan telesaila agurtu zuten Aritz Mendiola, Miren Arrieta, Iholdi Beristain, Beñat Iturbe, Oihan Moreno, Asier Burguete eta Iker Villa aktoreek, euren azken denboraldia izan zela adieraziz. Era berean Nerea Mazok telesaila azkenaurreko atalean utzi zuen bere pertsonaia (Nikole) Basakabitik joan baitzen, eta Maria Redondok hurrengo egunean zabaldu zuen bere agurra, nahiz eta hurrengo denboraldian jarraitu.

Recommended Posts